Historia eta burdinaren prozesua

Zeraingo udala. Aizpeako meategiak. Kanpotik.

Historia eta burdinaren prozesua

Aizpeako meategien lehenengo erreferentziak XII. mendera garamatza, eta ordutik hasita, 1951. urtean gaur egun ikus daitezkeen labeak itxi ziren arte, burdin meategiak oso lotuta egon dira Zeraingo herriarekin.

Mende hauetan guztietan zehar jardun zabala izan dute meategiek eta jauntxoen esku izatetik, ingelesen menera aurrenik eta alemaniarrenera gero izan ziren Aizpeako meak.

Burdinaren Mendiak meagintzaren aztarna interesgarri ugari gordetzen ditu: lurrazpiko galeriak, lokomotoraren errailak…

Historia hori guztia eta burdingintzaren prozesua ezin hobeki azaltzen dute Aizpittako Adieraztegiko aretoek, ikus-entzunezko eta erakusgela modernoen bitartez.

  • Aizpitta Adieraztegia Burdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiaketa, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo soziokulturalean eta abarretan nolako eragin aizan duena zaldu nahi digu.
  • “Polborina” galeriaLur azaleko minerala amaitu zenean, mendian galerietatik hasi ziren burdina ateratzen. Gaur egun, Burdinaren Mendian, 200 galerietatik gora aurki ditzakegu. Hauetatik bakar bat “polborina” bezala ezagutzen dena bisita liteke.
  • Kiskalketa labeak, XX. mende hasieran industria iraultzaren ondorioz, burdinaren beharra hazi egin zen, eta behar hari erantzuna emateko burdina ekoizteko instalazio berriak egin ziren. Instalazio hauen inguruan burdinaren ustiapenerako prozesu osoa ikusi liteke. Bertan ditugu burdina karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskalketa labeak, kargalekua, galeriak, etab. 

Burdinaren Mendian zehar ibilaldia, Burdinaren Mendian zehar, hainbat ibilbide egiteko aukera eskaintzen da. Ibilbide hauetan, bertako ondarea eta paisaia azaltzen duten hainbat informazio mahai daude, hala nola:

  • Lurpean lanean
  • Lurrazaleko harrobiak, mineral iturri.
  • Egur ikatza, garai bateko petrolioa
  • Begira basoa, etengabe garatzen ari da
  • Basoko zuhaitz hilak arkanbelearen bizia.
  • Gure paisaia, baserritarren maisu lana.
  • Gure saguzarrak, ez itsu ez odol zurrupatzaile.
  • Hagina, pozoia eta sendagaia zuhaitz berean.
  • Okila, basoko beste animalientzat etxegilea.
  • Herrestabidea, mea labera di-da batean.
  • Perretxikoak, lurpeko onddoen fruitua.
  • Konpainia ingelesak eraikitako lurrun trenak XX. mendea ekarri zuen Zeraina.
  • Alemaniako diruak burdin bide berria eraiki eta diesel trena ekarri zuen.
  • Labeetan burdina mea kiskaltzen.
  • Aizpea meategia.

Iruzkina argitaratu

X