Parte Hartzea

Zerainen parte hartzea batzordeen bidez eta herri batzarren bitartez egiten da.

Herrian egiten diren ekintza, proiektu eta ekimen gehienak batzordeen bitartez antolatzen dira eta udaletik datozenak herri batzarren bitartez aurkezten dira. Zerainen hiru batzorde ditugu: Herri bizitza; Zerbitzuak, azpiegiturak, hirigintza eta ingurumena; eta Tokiko garapena.

Herri batzarretan udal kudeaketaren inguruko informazioa ematen da eta batzordeek denboraldi horretan eigndako ekintzak eta proiektuak azaltzen dituzte.

BATZARREN
EGUTEGIA

azaroa, 2019

ast

ast

ast

ost

ost

lar

iga

-

-

-

-

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

Ekitaldirik gabe

Herri
Bizitza

Herrian egiten diren ekintza kulturalak antolatzen dira batzorde honetan: emakumeen eguna, udaberriko kulturaldia, san joan bezepera, herriko festak, euskararen eguna, gabonak… Gainera ikastaroak eta erakusketak antolatzen ditu.

Hilabetean behin elkartzen da, hileko lehen asteazkenetan, 18:00etan udaletxean eta irekiak dira edonork parte hartzeko.

Tokiko
Garapena

Herrian dauden ekoizleekin eta turismoan ibiltzen direnekin osatzen da batzorde hau, hau da, sagardotegiak, artzainak, gaztandegiak, nekazaletxeak…

Zerbitzuak, hirigintza,
azpiegiturak eta ingurumena

Batzorde honetan herriko azpiegitura eta hauen inguruko proiektuak lantzen dira. Hilabetero elkartzen dira, hileko lehene edo bigarren ostegunean eta hainbat gai jorratzen dituzte: etxebizitzak, auzoen argiztatzea, oinezko bide sarea, biodibertsitatea…

Zeraingo udalean batzarra ospatzen ari dira

Herri
batzarrak

Herri batzarretan udal kudeaketaren inguruko informazioa ematen da eta batzordeek denboraldi horretan eigndako ekintzak eta proiektuak azaltzen dituzte. Urtean hiruzpalau herri batzar egiten dira. Normalean informazio deskargoa 45 minutukoa izaten da, eta beste 45 minutu zalantzak eta galderak argitzeko erabili ohi dira. Ondoren, udalak eta batzordeek emandako informazioa etxe guztietara bidaltzen da txosten baten bitartez.

X
X