Bolatokia

  • Zeraingo bolatokia barrutik
  • Zeraingo bolatokia kanpotik
  • Zeraingo bolatokiaren pista

Bola jokoa Euskal Herrian tradizio handia duen jokoa da eta Zerainen ere oso zabalduta dago. Garai batean, bederatzi bolatoki zeuden herrian sakabanatuta, baina garrantzitsuena Herriko Plazakoa izan ohi da.

Jokoaren funtsa bolatokiaren barrenean dauden bederatzi "birlak" bide erdian dagoen "txaparroa" jo gabe botatzea da. Jokalari bakoitzak bost saiakera egiten ditu eta hauetan "birla" gehien botatzen duena izango da irabazlea. Bolak oholaren gainean arrastaka doanean ateratzen duen soinuak herritar nahiz bisitariak liluratzen jarraitzen ditu.

Zeraingo Turismo Bulegoak taldeentzat bola-jokoa tailerra eskaintzen du.

Helbidea

Zerain Nukleoa, 7X, 20214 Zerain, Guipuzkoa

Kategoria
Turismoa
X