Burdinaren mendia

  • Zeraingo udala. Aizpeako meategiak. Kanpotik.
  • Zeraingo udala. Aizpeako meategiak. Kanpotik.

Euskal Herriko Historian garrantzia handia izan du burdinaren ustiapenak. XI. mendean hasi eta mendeetan zehar, Aizpeako meategietako 150 hektarea zabaletan, burdina ustiatu da. Ustiaketa honi esker, inguruan paisaia berezia garatu da; burdinaren lurretakoa.

Gaur egun, Burdinaren Mendia bezala ezagutzen den Aizpeako meategia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Monumentu Multzo izendapena du eta Aizkorri Aratza Parke naturalaren barruan dago kokatua. Datozen urteetan hainbat ikerketa jarriko dira abian, tokiaren benetako balioak azaleratzeko. Hau guztia jasotzeko eta bisitariei erakusteko Aizpittako Adieraztegia sortu da, azken teknologiak era erakargarrian landuz burdingintzaren prozesua azaltzeko.

Ezagutu burdinaren mendiaren historia eta burdinaren prozesua

Ordutegia

Asteburu eta jaiegunetan eguerdiko 12:00etan Turismbo bulegotik irtetzen den bisitarekin. Honakoak ikusten dira: Larraondo Zerrategi hidraulikoa eta Burdinaren Mendian Aizpitta Adieraztegia zein Polboriñe galeria

Erreserbak

Burdinaren mendiari loturiko hainbat ibilbide

  • Burdinaren bidea: Zerain, Legazpi eta Ormaiztegi
  • Goierriko burdinaren bidea: Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi eta Beasain.
  • Pirinioetako burdinaren bidea.

Kategoria
Turismoa
X