Harizti-Erdi aterpetxea

  • Zeraingo udala. Harizti erdi aterpetxea.
  • Zeraingo udala. Harizti erdi aterpetxea.

Harizti-Erdi aterpetxeak, 1997 urtetik geroztik, adin guztietako bisitariak hartzen ditu. Zeraingo herrigunean bertan kokatuta dago eta 44 lagunentzako lekua du: hogeitalau lagunentzako gela bat, seiko bat, hiruko lau gela eta biko beste bat, bakoitza bere bainugelarekin. Orokorrean, bi bisitaldi mota eskaintzen ditu. Alde batetik, asteburua zein egun batzuk igarotzera etortzen diren taldeak daude: aisialdi taldeak, elkarteak, barnetegiak, kirol taldeak, erromesak eta turistak, besteak beste. Beste aldetik, ikastetxeen egonaldiak daude, bi egun zein hiru egunekoak. Hauen kasuan, egonaldian zehar egiteko ingurumen hezkuntzako ekintzen eskaintza zabala dago. Zerain eta ingurua ezagutu eta natura bilatzen duen edonork atseden leku aparta aurkituko du, bertako lasaitasunaz gozatzeko.

Helbidea

Herriko plaza z/g. E-20214 Zerain (Gipuzkoa)

Telefonoa

(+34) 943 80 15 05

Kategoria
Non lo egin
X