Mandio Jatetxea

  • Zeraingo udala. Mandio taberna eta jatetxea. Sarrera.

Belar ondu, artaburu eta sagarrak pilatzetik hutsik egotera iritsi zen arren, bizitasunez bete da berriro: eguneko menua, bazkalondoko kafea, lagun arteko karta jokoa, arratseko baxoerdia edo terrazako freskagarria hartuz, giro ederra topatuko duzu. Baserrietako sukaldeetan betidanik aurkitu ditugun jaki tipikoak dastatzeko aukera paregabea eskaintzen du Mandio Jatetxeak. Jaki hauen artean ezin dugu bertan oso ohikoa den indoaba ahaztu. Negua iristearekin batera, eta hotzari aurre egiteko asmoz, asteburuetan Zeraingo Indoaba edo Tolosako babarruna dastatzeko aukera eskaintzen du. Otorduak amaitzeko, Zeraingo artzainek egindako Idiazabal gazta eta herriko baserrietako sagarrekin egindako Sagar dultzea hautatuz gero, ez zara damutuko.

Helbidea

Herriko plaza z/g. E-20214 Zerain (Gipuzkoa)

Telefonoa

+34 943-801705

Berezitasunak

Eguneroko menua eta pintxoak.

Oharra

Astelehenetan itxita.

Kategoria
Non jan
X