Ostatu Jatetxea

  • Zeraingo udala. Ostatu taberna eta jatetxea. Sarrera.
  • Zeraingo udala. Ostatu taberna eta jatetxea. Menua.
  • Zeraingo udala. Ostatu taberna eta jatetxea. Kartzela.
  • Zeraingo udala. Ostatu taberna eta jatetxea. Menua.
  • Zeraingo udala. Ostatu taberna eta jatetxea. Kartzela.
  • Zeraingo udala. Ostatu taberna eta jatetxea. Sarrera.

Ostatu jatetxeak denbora luzea darama zeraindarron artean. 1711 urtean Udaletxea sortu zenetik, urtez urte bere zerbitzuak eskaini ditu. Herri txiki guztietan bezala, Zeraingo atsedenleku bakarra izan da denbora askoan. Tripa-zorriak baretu edo ohe beroa nahi zuen kanpotarra bertara joaten zen.

Gaur egun ere, Ostatu jatetxeak sukaldeko suaren epeltasuna eskaintzen dio bisitari nahiz herritarrari. Euskal Herriko gastronomia goxoa dasta dezakegu bertan: arkume errea, baserriko oilaskoa, gazta-tarta…, eta Tolosako Indabaren Ibilbidearen barruan egonik, nola ez, babarrun goxoak.

Harri hotzez eginiko paretek, leiho txikiek, betiko jakien usainak, kartzelako kateen kulunkak, XVIII. mendeko bidaiariaren azalean jartzen du bisitaria.

Helbidea

Ostatu plaza z/g. E-20214 Zerain (Gipuzkoa)

Telefonoa

+34 943 80 17 99

Berezitasunak

Indabak eta baserriko oilaskoa.

Oharra

Astelehen eta asteartetan itxita.

Kategoria
Non jan
X