Otatza Sagardotegia

  • Otatza sagardotegia. Sarrera. Zeraingo udala.
  • Otatza sagardotegia. Sagardo botilak. Zeraingo udala.
  • Otatza sagardotegia. Kupelak. Zeraingo udala.

XIX. mende hasieran eraiki zenetik, Otatza baserrian beti izan dute dolarea. Euskal Herriko kantauriar isurialdeko baserri askotan bezala, Otatzan ere etxerako egiten zuten sagardoa. 1995. urtean, beren sagardoak zuen onarpen zabala ikusita, sagardogintzak pisua hartu zuen baserriko langintzan, eta gaur egun, baserriko jarduera nagusia izatera iritsi da.

Urte guztian mimo handiz zaintzen dituzten sagastietatik ateratzen diren errezil, txalaka eta urtebete izeneko sagarrak erabiltzen dituzte. Otatzako sagastiak ez dira nahikoa behar adina sagardo egiteko eta Zerain eta inguruetako beste baserrietan, Unsulategi, Telletxe, Otatza Goikoa, Txoristegi, eta abarretan ekoitzitakoa ere erabiltzen dute.

Otatzako sagardoa Goierriko sagardoa da. Finagoa eta biziagoa, edan-zapore gozoxeagoa eta kolore argi oso onekoa. Betiko eran egindako sagardoa.

Txotx-garaian bazkari edo afari-mokadua eginez lagunarteko euskal giro jatorraz gozatzeko, edo etxeko mahai-gaina sagardoaren txinparta biziaz jantzi nahiz gero, Otatzako sagardotegiak aukera paregabea ematen du.

Helbidea

Otatza baserria E-20214 Zerain (Gipuzkoa)

Telefonoa

+34 943 80 17 57

Berezitasunak

Bakailao tortila, bakailao takoak piper berdearekin, idi-txuleta eta sagardoa txotxetik.

Harremana

Jose Antonio Iparragirre Mendiaraz.

Informazio gehiago eta erreserbak

Kategoria
Non jan
X