Aizpeako labeak konpontzeko laguntza jaso da

Zeraingo udala. Turismoa. Aizpeago meategiak.

Aizpeako labeak konpontzeko laguntza jaso da

Madrilgo Sustapen Ministerioak 542.688,16 € ko diru kaguntza onartu berri dio Udalari, guztiaren %75a. Horrenbestez Zeraingo Udalak %10a hartuko du bere gain eta beste guztia Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzekin osatuko da. Aipatu beharra dago Sustapen Ministerioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan diruz lagunduko dituen hirondare historikoetatik bi Goierrikoak direla, bata Zeraingoa eta bestea Mutilokoa.

Euskal Herriaren historian garrantzi handia izan du burdinaren ustiapenak XI. mendean hasita. Zeraingo Aizpeako meategien lehenengo erreferentziak XII. mendekoak dira; 1951. urtean itxi ziren labeak. Oraindik ere, Aizpeako meategian, burdingintzaren prozesua ikus daiteke Aizpittako Adieraztegiaren laguntzarekin. 200 galerietatik gora daude bertan eta Polborina galeria bisitatu daiteke. Orain konponduko diren kiskalketa labeak XX. mende hasierakoak dira. Burdinaren beharra hazi egin zen, eta behar hari erantzuna emateko burdina ekoizteko instalazio berriak egin ziren baina ehun urte beranduago labeak erortzeko arriskuan daudela diote teknikariek eta segurtasunarengatik ezin dira behar bezala bisitatu. Horrelako laberik ez dago beste inon eta askotan industria ondarearen irudi bezala erabiltzen dira Zeraingo labeak. Proiektu honekin labeak denboran irautea eta bisitariek ere ondo ikusi eta haiek gozatzea lortuko da. Proiektua 2019 eta 2020an burutuko da.

 

Zeraingo udala. Aizpeako meategiak. Kanpotik.

Albiste gehiago: Goierriko Hitzan.

Publicar comentario