Parte Hartzea

Zerainen parte hartzea batzordeen bidez eta herri batzarren bitartez egiten da.

Herrian egiten diren ekintza, proiektu eta ekimen gehienak batzordeen bitartez antolatzen dira eta udaletik datozenak herri batzarren bitartez aurkezten dira. Zerainen hiru batzorde ditugu: Herri bizitza; Zerbitzuak, azpiegiturak, hirigintza eta ingurumena; eta Tokiko garapena.

Herri batzarretan udal kudeaketaren inguruko informazioa ematen da eta batzordeek denboraldi horretan eigndako ekintzak eta proiektuak azaltzen dituzte.

BATZARREN
EGUTEGIA

[add_eventon_fc event_type_2=”177,118,181,182″ grid_ux=”2″]

Herri
Bizitza

Herrian egiten diren ekintza kulturalak antolatzen dira batzorde honetan: emakumeen eguna, udaberriko kulturaldia, san joan bezepera, herriko festak, euskararen eguna, gabonak… Gainera ikastaroak eta erakusketak antolatzen ditu.

Hilabetean behin elkartzen da, hileko lehen asteazkenetan, 18:00etan udaletxean eta irekiak dira edonork parte hartzeko.

Tokiko
Garapena

Herrian dauden ekoizleekin eta turismoan ibiltzen direnekin osatzen da batzorde hau, hau da, sagardotegiak, artzainak, gaztandegiak, nekazaletxeak…

Zerbitzuak, hirigintza,
azpiegiturak eta ingurumena

Batzorde honetan herriko azpiegitura eta hauen inguruko proiektuak lantzen dira. Hilabetero elkartzen dira, hileko lehene edo bigarren ostegunean eta hainbat gai jorratzen dituzte: etxebizitzak, auzoen argiztatzea, oinezko bide sarea, biodibertsitatea…