Historia

EUSKAL HERRIAREN

BIHOTZEAN

Postaletako paisajea baino gehiago da Zerain. Zeraindarrok iraganera begiratzen dugu, baina ez dugu iraganera itzuli nahi. Harro gaude egindakoaz, baina ez zaigu harrokeria gustatzen. Gurea maite dugu, baina kanpora begira ere bagaude. Txikiak gara, baina amets handiak ditugu. Egunero ikusten dugu Txindokiren atzetik eguzkia irtetzen, baina egunero kolore ezberdina du; egunero bizi berria ekartzen baitu.

  1. 1384:

    ZERAINEN

    HASTAPENAK

    Zerainen dauden giza aztarnarik zaharrenak Oamendiko trikuharria eta Irumugarrietako zista dira. Megalito hauek, Eneolitos – Brontze arokoak dira eta hilei sailean lur emateko erabiltzen ziren, beraien arreo eta guzti.

    Zeraindarren lehen erreferentzia idatzia 1384ko martxoaren 20ko dokumentua da. Bertan “Santa Maria de Basarte” edo “Santa Maria la Asunta de Zerain” izenaz agertzen da.

    Juan I.ak eta Enrique III.a Erregeek onetsitako idatzi honek, Segurako herrira biltzen zituen zeraindarrak. Seguraren menpe bizi izan zen Zerain, hastapenetan. Horrexegatik, herri baino gehiago familia izan da Zerain hasieratik: Zeraingo Jaunen babesean bildutako familia leialez osaturiko giza taldea.

  2. 1401:

    HERRIA

    SENDOTZEN

    Altzania eta Aizkorriko Partzoneriko lur eta mendiak, 1401 urteko ekainaren 22an erosi zizkioten Fernán Perez de Ayala Gipuzkoako Korregidoreari. Gaur egun ezagutzen dugun Urbiako Partzuergoaren hastapenak, ordea, 1440 urtekoak dira; belardi mankomunatuak arautzeko idatzi bat adostu zen.

    Hitzarmen hau, Gipuzkoako Segura, Idiazabal, Zegama eta Zeraingo ordezkariek eta Arabako Asparrena eta San Millanekoek sinatu zuten San Adriango pasalekuan.

  3. 1512:

    AIZPEAKO MEATEGIEN

    USTIAPENA

    1512 urtean, geroztik herriko bizitza baldintzatu duen gertaera izan zen: otaloratarrek, Fernando Katolikoa erregearen eskutik, Aizpeako meategien ustiapenaren jabetza lortu zuten. Linka hemen.

  4. 1615:

    BURUJABETZA

    Zeraindarrak Segurari lotzen zizkien kateak 1615 urtean eten zituzten. 31.364 errealen truke, herri izaera berreskuratu zuten berriro ere.

    Geroztik, elkarte ezberdinetara bildu eta parte hartu izan dute zeraindarrek: 1617an San Esteban errekako bailara elkartean, 1637an Zegamakoan, 1662-1768 urteetan Legazpiarekin elkarkidetuta egon ziren, 1825an Artamalastegi elkartea eratu zuten…

  5. GAUR EGUN:

    ZERAIN

    ETORKIZUNARI BEGIRA

    Bere izaera sendoa mantenduz, ingurukoekin harreman eta elkarlanean, Zeraingo herria, apaltasunez eta bere herritarren izerdiz, Euskal Herriko historiaren pasarte garrantzitsuen jabe da.