ZATOZ OLENTZERO EZAGUTZERA

Prezioak bi ekintza batzen ditu, alde batetik Aizpeako meatze guneko bisita labur bat umeei egokitutakoa eta Olentzero eta Mari Domingiri bisita. Eta beste alde batetik eskulan bat egin eta mokadutxo bat jatea herriko frontoian.

Noiz?

Abenduak 16 eta 17an. 09:45etatik, 13:15ak arte.

Non?

Aizpeako meatze guneko adieraztegian

Prezioa

10 Euro pertsonako. 2 urtetik beherako umeak doan.

ERRESERBA

NOLA EGIN

Erabili hementxe duzun plataforma erreserba egiteko. Prozesu sinplea da:

Lehenbizi, adierazi zenbat sarrera nahi dituzun, bai sarrera normalak baita 2 urtetik beherako umeen sarrerak (doain).

Aukeratu bisitaren data egutegian. Data hori klikatutakoan, erabilgarri dauden orduak bistaratuko dira. Egin klik nahi duzun aukeran, eta egin klik ``Erreserbatu orain`` botoian.

Sartu zure kontaktu-datuak, eta aukeratu nahi duzun ordainketa-metodoa. ``Eskaria egin`` sakatu ordainketa-pasabidera birbideratzeko.

Ordainketa zuzena izan bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu erreserbaren xehetasun guztiekin. Ezustekorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

INFORMAZIO

LAGUNGARRIA

Aizpittako aparkalekuan (Aizpeako meatze guneko adieraztegian) batuko gara. Jarraian duzun mapa lagungarri izango duzu.

Etorri zaitezte ordua baino 10 minutu lehenago.

Edozein zalantza izanez gero, erabili harremanetarako bide hauek:

943 80 15 05 / 649 946 277

turismobulegoa@zerain.eus