Udalaren web-gunearen erabilerraztasuna UNE 139803:2012 arauak ezartzen dituen irizpideak jarraituz baliozkotzen ahalegindu da. Irizpide horiek WCAG 2.0, Web Edukietarako Erabilerraztasunerako Jarraibideetan, oinarritzen dira.
Salbuespen bakarra beste web-gune batzuen baliabideak erabiltzen dituzten orriak dira, adibidez, sare-sozialak, mapak…
Eskaintzen diren laguntza teknikoak:
- Diseinu moldagarria: Web-gunearen diseinua guztiz moldagarria da eta honi ezker edozein gailutan ongi ikusiko da, pantailaren tamaina eta bereizmena kontuan hartu barik.
- Erabiltzailearen hobespenak: Web-guneak cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaileak baliatu dituen hizkuntza eta letra-tamaina gordetzeko eta, hartara, orria berriro bisitatzen duenean zuzenean bistaratzeko. Cookie-ak erabiltzailearen hobespenak gordetzeko baino ez dira erabiltzen, eta ez dira inola ere informazio pertsonalarekin lotzen. Orria bisitatzen duzun lehenengo aldia bada, nabigatzaileak aurretik definituta duen hizkuntzan agertuko zaizu. Informazio gehigarria hementxe aurkituko duzu: Cookien politika
- Hizkuntza: Hizkuntza edozein unetan alda daiteke; informazioa aukeratutako hizkuntzan agertuko da, baldin eta eskura badago.
- Letra tamaina: Erabili den letra tamaina erlatiboa da: nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz handitu edo txikitu daiteke (Ctrl eta “+” tekla sakatuz, Ctrl eta arratoiko gurpila aurrera edo atzera mugituz normalean. Tamaina originalera bueltatzeko, egin klik Ctrl eta “0” (zero) teklan). Bestalde, orrialdearen ezkeraldean, behe partean, erabilerraztasuneko botoiak aurkituko dituzu, eta tamaina bertatik handitu daiteke.
- Kontrastea: Webguneko elementuak kontrastatu nahi ezkero, erabilerraztasunerako botoia klikatu.
- Grisen eskala: Webguneko koloeak itzaltzeko, erabilerraztasunerako botoia klikatu.
Azken berriskupena eta harremana
Azkena erabilerraztasunaren berriskupena: 2019ko maiatzan.
Edozein irisgarritasun-arazorik aurkitzen baduzu edo gai horri buruzko iruzkinik edo iradokizunik egin nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan mesedez.