Zeraingo udalerria Kantauriar isurialdean kokatzen da, Kantauriar itsasotik 30 kilometro ingurura. Prezipitazioz jasotzen dituen urak Oria ibaira drenatzen dira, Orion itsasoratuz Kantauriar itsasora.
Urte guztiko prezipitazio kopurua 1300 l/m2 eta 1500l/m2 artean izanik, klima ozeaniko epela nagusitzen da Zerainen, urte guztian zehar erortzen den euri kopurua nahiko banatua izanik urtaro guztietan zehar. Dena den, udako sasoiean prezipitazio gutxiago egiten du kostaldeko eremuekin konparatuz.
Altitudeari dagokionez, udalerriko punturik baxuena 220 metro ingurura aurkitzen da, eta punturik altuena Oamendiko tontorra litzateke, 862 metroko altitudearekin. Zutabe bertikalean ematen den aldakortasun honek eragin zuzena dauka temperatura eta prezipitazioen banaketan, bi estai bioklimatiko nagusi bereiziz:
- Estai muinotarra. 0-600 metro arteko eremua hartzen du. Hariztiak osatuko liratezke bertan.
- Estai menditarra. 600-1700 metro arteko eremua hartzen du. Landaredia potentziala bertan pagadiei dagokie.