Zerain Dezagun Fundazioa

ZERAIN DEZAGUN
FUNDAZIOA

90eko hamarkada hasieran, abian jarritako ekimenen kopurua eta bakoitzaren pisua ikusirik, berregituraketa egin zen. Hemendik aurrera, Zeraingo herriaren garapen proiektuari “Parke kulturala” deitu zitzaion.

Gaur egungo lanak hiru ardatzetan oinarritzen dira, beti ere lehen irizpide nagusia baztertu gabe: herritar guztien parte-hartzea.

Artzaintzari gaztagintza erantsi diogu, esne behiak gehitu ditugu, oilaskotegiek kalitateko labela hartu dute, errezil sagarra biltzen dugu, eskulanak artisautza maila hartu du, sukaldaritza jatetxeetan trebatu da, dolarea lanean hasi da berriro, herriko plazan umeak jolasean ikus daitezke, geuk saltzen ditugu orain gure lanaren fruituak. Zoko izatetik zentro izatera pasa gara.

UDALA

Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ekimenak eta udal zerbitzuak bultzatzen ditu.

OA KULTUR ELKARTEA

Herriko beste taldeekin batera (guraso elkartea, baserritarren elkartea, ehiza eta arrantza elkartea, gazte eta jubilatuak…) dinamika eta kohesio sozialaz eta herri nortasuna lantzeaz arduratzen da.

ZERAIN DEZAGUN FUNDAZIOA

Landa-inguruetako giza komunitateak osatzen dituzten gizakien iraupen soila duintasunez bizitzeko aukera bilaka dadin, ekimen sozial eta prozesu mikroekonomikoak dira sustatu beharrekoak. Lehen sektorea eta hirugarrena uztartuz, herriaren garapen sozioekonomikoaz arduratzen da Fundazioa.

HISTORIA

Zerainen, biztanlegoaren izugarrizko beherakada gertatzen ari zenez (1910 urtean 560 biztanle eta 1.994 urtean 232), 70. hamarkadan zeraindarrek herriaren bizitza mantentzearren, zerbait egin behar dela erabakitzen dute.

INFORMAZIOA

Zerainen, biztanlegoaren izugarrizko beherakada gertatzen ari zenez (1910 urtean 560 biztanle eta 1.994 urtean 232), 70. hamarkadan zeraindarrek herriaren bizitza mantentzearren, zerbait egin behar dela erabakitzen dute.

  1. Zeraingo udala. Ostatu taberna eta jatetxea. Sarrera.

    1.975-1.985

    Urte hauetan bi bide lantzen dira: kontzientzia soziala indartzea eta bestetik bizitza kalitatea hobetzea. Arlo hauetan gauzatu ziren:

    • Etxebizitza kooperatiba
    • Herri eskola berreskuratzea
    • Kultura Taldea sortzea
    • Udalgintza lan ildo berezia
    • Auzolana berreskuratu eta berbideratu
    • Baserrietara elektrifikazioa, telefonoa, errepideak, etab
    •  Gaitasun endogenoen sustapena
  2. 1.985-1.990

    Garai honetan herriko ondare materiala berreskuratu eta berriztatzen hasten da. Langintza zaharrei lotutakoak (karobiak, ogi-labeak, artisautza, telleriak, etab.), Protoindustrialak (Larraondo Zerrategi hidraulikoa, Aizpeako meategiak, etab.), Arkitekturazkoak (Andra Mari Jasokundeko eliza, San Blas Ermita, 1.711eko kartzela, herriko kaskoa, etab.), etab (historiaurreko ondarea, etab.).

    Honekin bat, bizitza kalitatea hobetzen eta batez ere Kontzientzia soziala indartzen eta sendotzen jarraitzen da. Herriko aldizkari bat sortzen da, ludoteka bat gauzatu, liburutegia indartu, ikastaro aukera zabaldu eta osatu, Kultur astea erabat finkatzen da, herritar multzo berezientzako aukerak lantzen hasten dira: emakumeak, gazteak, haurrak, etab.

  3. Zeraingo eguraldiaren pluginaren atzealdeko irudia.

    1.990-2.000

    Lan hauek gauzatzen jarraitzen da, herriko ondare etnografikoa biltzen duen Herri Museoa auzolanean sortzen da, esate baterako. Baina honetaz gain, asmo eta ekintza hauek denak osotasun batean bildu eta borobiltzea ezinbestekoa ikusten da. Hemen sortzen hasten da.

  4. Zeraingo udala. Turismo bulegoa eta museoa. Sarrera.

    ZERAIN PROIEKTUA

    Helburua: ZERAIN PROIEKTUAREN HELBURU BAKARRA, KULTURALKI KOMUNITATE BEREZIA DEN ZERAINI EUSTEA DA.

    Definizioa: EKINTZA INTEGRAL ETA ANITZEN MULTZOA DA

    Integralak, planteamentua, arrazoiketa, zehaztepena, definizioa, finantzaketa eta herriko sektore guztiek zuzen zuzenean parte hartzen dutelako (baserritarrak, ostalaritza, artisautza, gazteak, kultur taldea, soziedadea, udala, etab.)

    Anitzak ekintza arloak mugagabeak direlako (nekazaritza, abeltzantza, basogintza, lehengaien eraldaketa industria txikiak, komertzializazioa, energia endogenoen indartzea, heziketa, ondare materiala eta inmateriala, nekazalturismoa, ikustaldi didaktiko-pedagogikoak, “turismo rurala”, ekonomia, etorkizunaz teorizazioa, etab.

    Lantzen diren esparruak: Komunitate kontzientzi soziala indartzea, Bizitza kalitatea, Etorkizun ekonomikoa bermatzea…

  5. Zeraingo udala. Turismo bulegoa eta museoa. Sarrera.

    GAUR EGUN

    Garapenaren helburua ekonomia indartzea izaki, gehienetan lanpostuetaz eta inbertsioaz hitz egiten da. Zerain Proiektuan hori ez da ardatza. Sozialki eta kulturalki indartsua den komunitate batean lanpostuak sortzen joan dira eta ekonomia egoki bideratu da. Beraz gizartearen trinkotasuna da landu behar dena eta AUZOLANA da lortzen gaituena.

    Zerainen gauzatu den proiektuari ZERAIN PAISAIA KULTURALA deitzen zaio.

INFORMAZIOA
ZERAIN DEZAGUN FUNDAZIOA

DATU FISKALAK

  • Helbidea: HERRIKO PLAZA, 1 20214 Zerain
  • CIF: G20607156

ZERAIN DEZAGUN FUNDAZIOKO SALEROSKETA POLITIKA

Ondorengo dokumentuan aruki dezakezu Zerain Dezagun Fundazioko salmenta politikaren baldintzen dokumentua: POLITICA-DE-VENTAS-ZERAIN-DEZAGUN-FUNDAZIOA.pdf (160 deskarga) .

LAN POLTSAK
ZERAIN DEZAGUN FUNDAZIOA

ZERAINGO TURISMO BULEGOKO KUDEAKETA TEKNIKARIAREN BEHIN BEHINEKO LAN POLTSA

Deialdi honen xedea da Zeraingo turismo bulegoa eta beste hainbat turismo baliabide kudeatzeko teknikarien behin behineko izaera duen lan-poltsa osatzea, Zerainen dauden beharrak asetu ahal izateko. OINARRIAK_lan_poltsarako.pdf (260 deskarga)

Lan poltsa osatzeko prozesuaren zerrenda:

NAN Puntuazioa
1. 44155093 14,70
2. 20895094 10,00
3. 07252633 6,90

HARIZTIERDI ATERPETXERAKO SUKALDARI ETA LAGUNTZAILE BEHIN BEHINEKO LAN-POLTSA

Deialdi honen xedea da Zeraingo Hariztierdi aterpetxeko sukaldari eta laguntzaile postuetarako behin-behineko lan-poltsa osatzea da. Lan-poltsaren oinarriak: OINARRIAK-sukaldari-eta-laguntzaile-lan-poltsarako (228 deskarga)

KONTRATATZAILEAREN
PERFILA