Herrian egiten diren ekintza, proiektu eta ekimen gehienak batzordeen bitartez antolatzen dira eta udaletik datozenak herri batzarren bitartez aurkezten dira. Zerainen hiru batzorde ditugu: Herri bizitza; Zerbitzuak, azpiegiturak, hirigintza eta ingurumena; eta Tokiko garapena.
Herri batzarretan udal kudeaketaren inguruko informazioa ematen da eta batzordeek denboraldi horretan eigndako ekintzak eta proiektuak azaltzen dituzte.