
Jubilatu bazkaria Zerainen
0 iruzkin
Eguerdian 13.00etan meza izan zen eta bertan Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak ere abestu zuten, ondoren herriko Ostatuan bazkaria egin zuten eta 50 herritar elkartu ziren bertan. Bazkariaren amaieran bertsoak izan zituzten berriz Oihana eta Beñaten eskutik eta urtero egin ohi den bezela, ordularien zozketa egin zen eta aurtengo ordulariaren irabazleak; Mari Karmen Sarasola eta Joxe Mari Telleria izan ziren, Zorionak!
Baita ere aipatu, bazkarira etorri ez ziren 80 urtetik gorakoei, pasteltxoak partitu zitzaizkiela goiz berean, beraiek ere etxean ospa zezaten beraien eguna.