Denboran zehar, uraren indarrari erabilera ugari eman zaio Euskal Herrian, eta Zeraingo Larraondoko Baserrian ere, uraren indarraz baliatzen ziren zerrategiko lanak egiteko.
1890. urte inguruan eraikia, Larraondoko zerrategia Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekatxoko urez baliatzen da eta gaur egun ere eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak mantentzen ditu.
Zerrategiko lana Larraondo baserriko biztanleek burutzen zuten, baserriko lanaren osagarri. Hori dela-eta, negu-udaberri garaian lan egiten zen batez ere bertan: baserrian lanik gutxien zutenean eta errekatxoak ur gehien zekarrenean.
1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerrategia erabiltzeari. Geroztik erreka bazterrean iraun du isilean baina, oraindik ere, bere mekanismo zaharkituak lanean ikus daitezke.
Bisita gidatua, larunbat, igande eta jai egunetan goizeko 11:30etan.
Taldeentzat bisita gidatuak aurrez erreserba eginda.
Erreserbak egiteko "Turismo Bulegoarekin jarri zaitezke harremanetan.
Erreserbak egiteko "Turismo Bulegoarekin jarri zaitezke harremanetan. Telefonoa: (+34) 943 80 15 05. Emaila: turismobulegoa@zerain.eus
45 minutu
15 lagun
Banakoak: 2,00 €
Haurrak: 1.50 €
Taldeak: 1,50 €