Kultur etxean kokatzen den museo etnografikoari Herri Museoa ere deritzo. Museoaren helburu nagusia Zeraindarren bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea da: garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meatzaritza garaitik igarota, gaur egunera arte.Tematika desberdinetan sailkatuta, tresna, altzari, lanabes, dokumentu eta bestelako objektuak biltzen dira. Guzti hauek, herritarrek borondate osoz eskainitako objektuak dira. Hortaz, Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan dela esan daiteke.
Herriko Plaza, z/g E-20214 Zerain (Gipuzkoa)
(+34) 943 80 15 05
(+34) 943 80 16 06
Urritik Aste Santura: Astean zehar 10:00 - 14:00. Aste bukaeran 11.00 - 14.00
Aste Santutik Irailera: Astean zehar 10.30-13.30 eta 15.30-18.30. Aste bukaeran 11.00-14.00 eta 16.00-19.00