Oiharte sagardotegiak bertako sagarrarekin egindako kalitatezko sagardo naturala, Euskal Sagardoa Jatorri deiturakoa, dastatzeko aukera eskaintzen du. Horrez gain Sagardo Ekologikoa, Muztio Ekologikoa, Aparduna, Izotzeko sagardoa, etab. ere baditu.
Jateko, berriz, sagardotegiko ohiko menua du: bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta eta postre gisa intxaurrak, Idiazabal gazta eta sagar dultzea.
2006an ireki ziren Oiharteko ateak sagardotegi gisa. Hala ere, aurrez, nekazalturismo bezala garai bateko sukaldeko goxotasunarekin lan ugari egin izan dute.
Oihartek aukera paregabea eskaintzen du lagun talde eta familia-giroan jaki gozoak eta sagardo naturala dastatzeko, urte osoan zehar.
Irukate Auzoa 20.214 Zerain (Gipuzkoa)
+34 943 50 10 13 / +34 686 29 91 58
Haritz Eguren