
2019-2020 ikasturteko ikastaroak martxan daude
0 iruzkin
2019-2020 ikasturterako ikastaroak martxan jarri dira dagoeneko. Aurreko urteetako ikastaroez gain, aurten adin guztietako pertsonek Euskal Dantzak ikasteko aukera izango dute. Zerainen eskaintzen diren ikastaroak:
- YOGA: asteartea 16.00etatik 17.30etara Kultur etxean.
- ZUMBA: asteartea 19.45etatik 21.00etara Kultur etxean.
- EUSKAL DANTZAK: osteguna 17.00etatik 18.30etara haurrak eta osteguna 19.30etatik 21.00etara helduak pilotalekuan.
Gainera, aurreko uretetan bezala, Mutiloarekin elkarlanean, ondoko herrian eskaintzen diren ikastaroetara apuntatzeko aukera ere izango da aurtengo ikasturtean. Mutiloan ematen diren ikastaroak:
- GIMNASIA: asteartea eta osteguna 19.00etatik 20.00etara Udaletxeko ganbaran.
- ESKULANAK: osteguna 15.00etatik aurrera Udaletxeko ganbaran.
Animatu eta parte hartu dauzkagun ikastaroetan! Hemen informazio guztia.