
Zerainen euskeraren eguna ospatzeko “Arnasa Gara” ekimena egingo da
Urtero bezala, Euskal Herri osoan euskararen eguna ospatzen dugu abenduaren 3an. Aurten, proposamen ezberdin bat izango dugu egun hau ospatzeko.
Dakizuenez, UEMAk gure herria euskararen arnasgune bezala definitzen du, bertako euskararen erabilera %80koa baino handiagoa delako. Honen harira eta euskararen normalizazioan arnasguneek duten garrantzia gizarteratzeko, UEMAk “Arnasa Gara” kanpaina jarri du martxan beste hainbat instituziorekin batera. Kanpaina honen barnean “Kartzela” webseriea sortu dute arnasguneetako eztabaidak eta bizipenak erdigunean jartzeko helburuarekin.
Kanpainaren eta webseriearen aurkezpenak arnasguneetan hastea aurreikusi dute eta, beraz, Zerainen aurkezpen ekitaldia AZAROAREN 29an, OSTIRALA, 18:30etan KULTUR ETXEAN izango da. Ondoren mokadutxo bat jateko aukera ere izango da.
Animatu eta parte hartu!!