Bola jokoa Euskal Herrian tradizio handia duen jokoa da eta Zerainen ere oso zabalduta dago. Garai batean, bederatzi bolatoki zeuden herrian sakabanatuta, baina garrantzitsuena Herriko Plazakoa izan ohi da.
Jokoaren funtsa bolatokiaren barrenean dauden bederatzi "birlak" bide erdian dagoen "txaparroa" jo gabe botatzea da. Zeraingo erara jokalari bakoitzak sei saiakera egiten ditu gehi frogako bat eta hauetan "birla" gehien botatzen duena izango da irabazlea. Beste herrietan aldiz, 8 jaurtiketa gehi frogako bat izaten dira.
Bolak oholaren gainean arrastaka doanean ateratzen duen soinuak herritar nahiz bisitariak liluratzen jarraitzen ditu.
Zeraingo Turismo Bulegoak taldeentzat bola-jokoa tailerra eskaintzen du.
Zerain Nukleoa, 7X, 20214 Zerain, Guipuzkoa