San Blas ermita

  • San Blas Ermita elurrarekin
  • San Blas Ermita Zerainen

Herrigunetik gertuko aparteko ingurunean, eta harizti basoz inguraturik, San Blas ermita dago. Euskal Herriko ermita guztiak bezala, umil adina dotore, XVII. mendetik zeraindarren otoitz, eskari eta erromeria leku izan da. Hain zuzen ere, eztarriko minaren aurka babesteko San Blas eguneko janarien bedeinkapen-ospakizuna ermita honetan egiten da.


Aldarea, ur bedeinkatu ontzia, koru txikia eta nola ez, "mudejar" erako barandaila dira San Blas ermitan ikus ditzakegun edertasunetariko batzuk dira. Kanpoaldean dagoen Jexux Jauregiren "Ilargiaren bideak" burdinazko eskultura ere ikusgarria da.


Ermita eta bere inguruneak leku berezia osatzen dute. Otoitza eta natura elkarlotu egiten dira toki honetan eta lasaitasunerako txoko baketsua eskaintzen digu.

Kategoria
Turismoa